Txuma Murugarren

PORTALEA MUSIKA KLUBA                                                                                                                                                Gautegia -Nick Cave – Nocturama

Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batetan gauzatu du Nick Cave-rekiko maitasuna.

Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa) eta Natxo Beltrán (Bateria) bere Bad Seeds partikularrak bilakatu arazi ditu. Haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskaini dizkigute.

Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Zer
Noiz 2024/01/21
19:00 - 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal