Trío Medianoche

 

Hegoamerikako doinuak beti izan dira arrakastatsuak gurean; boleroak, baltsak eta rantxerak beti izan dira oso maitatuak Eibarren. Honen lekuko da “Trio Medianoche” taldea, musikari beteranoz osatutako talde berria oraino izaten ari den arrakasta. 2012ko martxoan elkartu ziren Pedro Bartra eta Jesus Mari Bastida eibartarrak eta Donostian bizi den Bernardo Aguilera boliviarra, musika hegoamerikarraren gainean zuten pasio sutsuak batu zituen hirurak. Azken urteotan bezala, aurten ere Coliseoko taula gainean izango da hirukotea, beste behin eurena duten ikuslego eibartarraren txalo zaparrada beroa jasotzeko eman behar duten guztia emateko gogotsu.

 

Sarrera: 12€

Noiz 2015/12/18
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal