Trakamatraka

INSTRUMENTU BIRZIKLATUEN TAILERRA

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Tailer eta kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dugu. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu.

Giro atsegin eta partehartzaile batean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria.

 

Sarrera: 2 €    

Antolatzaileak: Euskal Herriko Musika Bulegoa – Trakamatraka    Laguntzailea: Eibarko Udala

 

Zer
Noiz 2019/12/10
18:00 - 19:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal