- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/tor
- Tor
- 2021-10-22T20:00:00+02:00
- 2021-10-22T21:30:00+02:00
2021/10/22 20:00-21:30
Tor
COLISEO ANTZOKIA
Taldearen errepertorioa galiziar tradiziotik hartutako abesti instrumental originalen popurris edo setez osatuta dago, eta arreta berezia eskaintzen die barrualdeko gaitari eta musikariei. Iturri nagusia Arquivo Castro Vicenteren (Cástor eta Félix Castro) landa-lana da, baita bere funts dokumentalak eta soinudunak ere, batez ere egurrezko flauta eta akordeoi diatonikoa ardatz dituztenak, baita gutxi ezagutzen diren eskualdeetako gaita ukitu estiloak ere, A Limia, Frieiras eta Navia kasu. Batez ere galiziar tradizioko instrumentuek gidatutako melodia-lerroarekin batera (gaita, egurrezko flauta edo akordeoi diatonikoa, adibidez) eta ohiz kanpoko beste batzuek (anglokontzertina, adibidez), alde harmonikoa bouzouquiak eta kontrabaxuak osatzen dute, soinu akustiko bat osatuz, gaur egun Europako folk atlantikoan egiten diren lanekin bat etorriz berregina. Muiñeiren setak, jotak, zalapartak, kalejirak eta piruxaldak, beste gai lasaiago batzuekin gertatzen dira, hala nola alalasekin, erregeen kantekin, balsekin edo mazurkekin, Orenseko hegoaldean hain ohikoak direnak.
Eibarko As Burgas Galiziako etxearen Os Galaicos dantza taldearen partehartzearekin.
Eibarko As Burgas Galiziako etxeak eta Eibarko Udalak antolatuta.
Sarrera: 5 €
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago.