Tibeteko jendea

MIGUEL PARREÑO

Munduko gailurrean, mendi garaienez inguratuta, nire bidaietan ezagutu izan ditudan tokirik zirraragarrienetakoan, eta denbora luzez ia eskuraezina izan den lekuan, kultura ikaragarri bat garatu da, erlijio budistan eta bizitza errespetuan oinarrituta. Eta klima eta giza arloan izan daitezkeen puntako gogortasun baldintzetan bizirauten dute giza kalitate handiko pertsonak, globalizazioak irentsita desagertzera bultzatutako kultura baten jabeak.
Azken horrek ez du ezer ulertzen intsentsuaren usainez,ezta euren tenpluak argitzen dituzten kandelen argitasunez, eta gauza bera euren aurrean otoitzetan belaunikatu eta makurtzen diren Budako irudiez, aurretik gainera leku sakratu horretaraino erromesaldi luzea egin ondoren, elurrek koroatutako tontorrez osatutako Himalaiako mendi-gailurrak estaltzen dituzten hodeiek islatzen dituzten urdin turkesa aintziren bidetik.
Ingurune hunkigarri horretan ahalegindu nintzen Tibeteko jendearen
bizimodua harrapatzen, batez ere euren bizitzaren gogortasunak
zaildutako aurpegietan islatzen diren bizilagunak erretratatuz, hain epe laburrean egiteko lan erraza izan ez zena; akaso benetakoa izango da berraragitzearena eta hainbat bizitza beharko dugu Tibet ezagutzeko.

Zer
Noiz 2018/05/04
2018/05/26
Non El Corte Ingles
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal