The Tibbs

Northern Soul-en diszipuloak dira, eta oso ondo ezagutzen dituzte Funk-aren oinarriak. The Tibbs Europako retro Soul eszenako talderik onenetarikoa da. Hori baieztatzeko euren diskografiari erreparatzea baino ez dago. 2014an, talde sortu eta bi urtera, Amsterdamekoek euren  lehenengo singlea kaleratu zuten, ‘Footprints In The Sand’; binilo beltzean plantxatutako taldearen lehenengo erreferentzia bilakatu zen. Urte berean, demo bat argitaratu zuten, eta 2016an Record Kicks-ek fitxatu zituen. Hannah Williams o Calibro 35 bezalako artistak ordezkatzen dituen  prestigiodun zigilu italiarrak taldearen lehen Lp-a kaleratu zuen, ‘Takin´Over’. Lan horrek balio izan zuen prentsa espezializuak Elsa Bekmanen ahotsa Janis Joplinenarekin parekatzeko. The Tibbs taldearen abeslaria entzutean bere ahots indartsua datorkigu gogora, eta gauza bera gertatzen da berak hainbeste miresten duen Beth Hartekin. Elsa Bekmanekin batera haize-sekzioa –Berd Ruttenberg (saxo baritonoa), Coen de Vries (saxo tenorea) eta Siebe Posthuma de Boer (tronpeta)– eta oinarri erritmiko koipeztua –Michael Willemsen (baxua) eta Bas de Vries (bateria)– daude. Eta horiei Paul Jonkerren hammon-a eta Henk Kemkesen gitarra gehitu behar zaie. Northern soul-arekin eta funk-arekin ondo moldatzen den eskola zaharreko big band bat.

Sarrera:  10 € / 7 € COLISEOAREN LAGUNA    

 

Zer
Noiz 2018/10/21
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal