The Logical Group

 

Supertramp taldearen tributorik fidelena iritsi da gu-rera, 2002an Bartzelonan bost aparteko musikariren eskutik sortu zen banda hau Supertramp taldearen legatua Europako eszenatokietatik hedatzeko.

Talde britainiar mitikoaren urrezko garaiak omentzen ditu The Logical Group bandak. Diskorik enblematikoen abestirik ezagunenak dakartzate taula gainera, jatorrizko soinuari fideltasun harrigarria gordetzen diote eta izugarrizko bideoek laguntzen diete zuzenekoan. The Logical Group taldearen ikuskizunak esperientzia magiko eta ahaztezinak dakartza, Supertramp formazio klasikoaren edozein kontzertu bezala.

Breakfast in America album txalotuaren interpretazio bete-betea eskainiko dute, The Logical song edo Goodbye stranger arrakastak besteren artean. Begiak itxiz gero, momentu batez Rick Davies eta Roger Hodgson entzuten ditugula irudiko digu, 70. Hamarkadan horretan, non konposatzaile bikoteak diskorik salduenen zerrendan arrakasta bat bestearen atzetik erdiesten zuten garai haiek etorriko zaizkigu gogora.

Zer
Noiz 2017/12/28
22:00 - 23:55
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal