The Godfhathers

Talde londrestarra eraberritu egin da, baina haren buruan jarraitzen dute Peter eta Chris Coyne anaiek. Peter (ahotsa eta gitarra) eta Chris (baxua) izan ziren bandaren fundatzaileak eta taldearen zelula sortzailea eratu zutenak. Haien diskografian ditugu Ingalaterrako rock indartsu, sutsu eta zintzoena erakusten duten disko nagusienetako batzuk: “Birth, School, Work, Death” (1988), “More Songs About Love & Hate” (1989) eta ”Unreal World” (1991). Horien bitartez aurre egin ahal izan zioten inguru zakarrari: sasoi hartan rave musika zen nagusi Erresuma Batuan. Punka egiteko hamar urte berandu heldu ziren, eta brit-popa egiteko, berriz, goizegi. Hala ere, lortu zuten leku bat ez ezik musikazaleen errespetua —gaur egunera arte iritsi dena— irabaztea. Izan ere, haien abestietan, hasierakoetan zein azkenetan, bizirik jarraitzen du “God Save The Queen” interpretatzen zuen Johnny Rotten-en oihartzunak eta baita “My Generation” joten zuen Roger Daltrey-renak. 2008ko urtarrilean haien lehen albuma, “Hit By Hit” (1986), berriz editatzeko lanek motibatuta, martxan jarri zuten berriro ere motorea. Gure inguru hauetara egindako azken bisitetan eta “Jukebox Fury” album berrian frogatu ahal izan da haien birsorkuntzak behar beste indar daukala. 2015ean The Godfathers bandak 30 urte bete zituen jardunean, eta urteurrena bira batekin ospatzeko garai da. Gainera, urtean zehar estudioko beste disko bat argitaratuko dute (oraindik ez dakigu noiz argitaratuko duten ez eta zein izen izango duen), eta aurrerapen gisa aurkeztu dute 7 hazbeteko EP bat, edizio mugatuan, bi abesti berri dituena:“Rewind Time” eta “Till my Heart Stops Beating”.

 

Sarrera: 10 €  -  7 € COLISEOAREN LAGUNA   

Sarreren aurre salmenta irailaren 29tik aurrera, 17:30ean.

Teatro Coliseo antzokia:  astelehena eta ostirala    17:30-19:30

  www.kutxabank.es

Zer
Noiz 2017/10/22
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal