The Dustaphonics

 

The Dustaphonics (Healer Selecta Rock’n’Roll Soul Surf Revue) euren 10. Urteurrena ospatzen dihardute aretoetan inoiz ikusi gabeko formatoan. The Dustaphonics ez da banda bat ohiko zentzuan. Horren ordez, Yvan Serrano liderrak (bandaren sortzailea, musika zuzendaria eta produktorea) Londresen euren oinarria duten abeslari, bateria eta baxuekin osatutako txandakako talde berezia hautatu eta muntatzen du.

TheDustaphonics sinestezinezkoak dira eta Londreseko agertokiaren akuilugarri bihurtu dira, soinu bakar, hunkigarri eta kementsuarekin, tartean 50. urteetako R&B, 60ko garaje rocka, soul vintage-a, blues-a, surf-a eta 77 urteko punk rock-aren eragin ezin zabalagoekin. Oso urruti daude imitatzaile hutsak izatetik eta energia berria eta ikuspuntu fresko eta baikorraren jabe dira, revival soiletik urrunduz eta gaur egun modan dauden nahasteak eskaintzeko.

Azken aldian Dustaphonics-ek ahots benetako eta apurtzaile desberdinek gidatzen duten talde dinamiko moduan funtzionatzen du: Hayley Red, Ainna Roxx, Gizelle Smith… Yvan Serrano Fontova Londresko underground-aren figura gakoetako bat da; gitarrajole, DJ, konpositore eta kultur eragilea, denbora luzean bera izan da, talentu berri eta zirraragarriak sustatzeaz gain, Londresko eta Lilleko (Frantzia) vintage berezko esitiloa bultzatzen arduradun nagusia, ‘Reason to be London Music Collective’ bere kolektiboaren bitartez eta Healer Selecta Selecta-ko dj moduan; aurrekoaz gain, Freestyle-a editatu eta sustatu du Ingalaterran.

Zer
Noiz 2018/02/04
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal