The Big Game

LÖKKE l OLATZ DE ANDRÉS 

The Big Game-n, xake-taula bihurtzen da eszena, La Inmortal (1851) izeneko partida, Londresen jokatua, bere edertasunagatik ezaguna. 28 interpretek eta objekturen batek osatzen dute dantza egindako Xake Bizi hau. Mila mugimenduz eta gorputz askoren elkarbizitzaz osatutako espazio-koreografia.

Proiektu artistiko eta pedagogiko/komunitario hau sortzeko prozesua konpainiako 4 dantzarik osatzen dute, eta aurkezten den leku bakoitzean bertako talde parte-hartzaile bat gonbidatzen da 8 eguneko tailer batera.

Proiektu honetan parte hartzearen helburua da dantzako eta antzerkiko ikasleei eta arte eszenikoetan interesa duten pertsonei interpretazioko eta sorkuntzako esperientzia eszenikoa eskaintzea, sorkuntza koreografiko garaikidea herritarrei hurbilduz.

Gaur egungo osasun-egoerak eragindako murrizketak direla eta, proiektuaren bertsio egokitua egingo dugu Eibarko Coliseo antzokian. Tailer laburragoa egingo da eta eszenan 5 pertsona gutxiago egongo dira.

+SAREA  Euskadiko Antzoki Sarea  

Publiko guztiarentzat.

STILLNESS | GELDITASUNA  https://vimeo.com/358283655

MOVEMENT | MUGIMENDUA https://vimeo.com/393887001

SLOWNESS | ASTIROTASUNA https://vimeo.com/397178384

Proiektua eta haren prozesua azaltzen dituen bideoa: https://vimeo.com/358246450 

Sarrera: 8 € / 6 €  COLISEOAREN LAGUNA

  • Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta ostiraletan (17:30 - 19:30) eta  hasi baino ordu erdi lehenago.
  • Kutxabank

    

Zer
Noiz 2020/10/30
20:30 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal