Terra da fraternidade

JOAO AFONSO

João Afonso gaur egungo kantautore portugaldar garrantzitsuenetako bat da.  "MISSANGAS" haren lehen diskoak (1997 ), Julio Pereirak ekoitzitakoa, ahots maskulino onenaren saria jaso zuen (Blitz sariak 1998). Geroago etorri ziren hauek: "BARCO VOADOR" (1999); "Zanzibar" (2002), Jose Carrapak ekoitzia; "OUTRA VIDA" (2006), Juan Lucasek ekoitzia; eta "UM REDONDO VOCABULO" (2009), haren osaba “ZECA” JOSE AFONSOren lanari eskainia.

2014an, beste lan diskografiko bat egin zuen: "SANGUE BOM", João Afonsoren abestiek eta Mia Couto eta Jose Eduardo Agualusa-ren poema argitaratu gabeek osatua. Ekoizpena Vitor Milhanas-ena da.

Bere musika-ibilbidean zehar, zenbait musikari eta interprete nazional zein nazioartekorekin lan egin du: José Mário Branco, Fausto, Amelia Muge, Julio Pereira, Filipa Pais, UXIA, Luís Pastor, Mestisay taldea, Pablo Milanés, Paco Ibañez, Pedro Guerra eta Javier Ruibal, besteak beste. Euskal Herrian, aldiz, Kepa Junkera eta GANBARA taldearekin ere jo izan du.

 

TERRA DA FRATERNIDADE GIRA

Interpreteak JOAO Afonso & Rogerio Pires

Bi lagunen arteko topaketa da, ideia beraren inguruan oso hurbileko unibertso musikalak partekatzen eta gurutzatzen dituztenak.

Artista bien egile-marka eta Joao Afonsoren abestien testuen estimu komuna agertzen dira aldi berean sendotasunez eta goxo, biek batera interpretatzeko era horretan. Gitarrak eta ahotsak baino ez.

Joao Afonsoren obra eta Zeca Afonsoren abestietara egindako hurbilketa espontaneo portugesez kantatu batzuk sortzen dira artista biek bizi eta irudikatutako bidaia baten gisa TERRA DA FRATERNIDADE izenburu pean, zeina Zecaren GRANDOLA VILA MORENA abestiaren omenaldi moduko bira baita, Portugaleko krabelinen iraultzaren sinbolo bihurtu zena.

Sarrera: 8 € - 6 € COLISEOAREN LAGUNA

*Sarreren aurre salmenta martxoaren 12tik aurrera, 17:30ean.

Zer
Noiz 2018/04/29
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal