- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/teresa-miserere-gozoso
- Teresa, Miserere gozoso
- 2016-03-01T20:30:00+01:00
- 2016-03-01T22:15:00+01:00
Teresa, Miserere gozoso
COLISEO Antzokia
Teatro Corsariok 1989. urtean lehenengo aldiz parte hartu zuen Jardunaldietan Pasión ikuskizunarekin. Lan berezi eta ahaztezin hau bigarren aldiz ere eskainia izen zen Jardunaldietan urte batzuk beranduago. Geroztik hainbat aldiz itzuli dira Jardunaldietara eta beti utzi digute bere kalitatearen zigilua eta beti ere harritu gaitu beraien proposamenen originaltasunak. Oraingoan Santa Teresa de Jesusen Jaiotzaren V mendeurrena medio, Pucelako konpainiak Teresa, Miserere gozoso prestatu du. Antzezlana birjaiotze bat bezala aurkezten da, Teresa gaixotasun larri eta gogor baten ondorioz heriotzaren atarira iritsi ondoren. Luis Miguel Garciak idatzi eta zuzendu du antzezlan hau, bertan aurkituko ditugu narrazio garbia, energia ugari, talentu handia eta emozio eta edertasun dosi neurrigabeak. Eszenatokian agertzen diren pertsonaiak Santa Teresa de Jesúsen testuetan planteatzen diren galdera eta zalantzak berreskuratu eta azalduko dizkigute era guztiz ulerterrazean, ohartuko garelarik zalantza horiek guztiz garaikideak direla. “Corsario” konpainiak pertsonaia unibertsal bati eskainitako antzezlan eder eta handi honek ikuslea erakartzea eta harritzea lortzen du.
Teatro Corsario - Valladolid
Antzezleak: Rosa Manzano, Julio Lázaro, Cristina Calleja, Pilar San José, Jesús Peña, Consuelo Bravo.
Musika: Juan Carlos Martín
Jantziak: Eugenia Navajo
Argiztapena: Javier Martín del Río, Xiqui Rodríguez
Zuzendaritza: Luis Miguel García.
Iraupena: 95 min.
Prezioa: 12 €