Tenpraren guarpena

 

Erronkari ibarreko emakumeen bizipenak jasotzen ditu Idoia Lahidalga eibartarrak eta Oihane Puertas lasartearrak egin duten dokumental honek. Belaunaldi ezberdinetako lau emakume, esperientzia ezberdinarekin historia berdina kontatzen. Guarpenari etzau akabatan trenpa (oroimenari ez zaio amaitzen denbora) erronkarierazko esalmoldetik dator izenburua, Tenpraren Guarpena, alegia, denboraren oroimena.                                                                                                                                                               Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren amaierako lan modura egin dute Lahidalgak eta Puertasek dokumentala, eta ekainean aurkeztu dute tribunalaren aurrean. Hain zuzen Kimu Berri saria jaso dute, gradu bukaerako lanaren aurkezpen onenaren saria. Eta ondoren, Erronkaribarrean hainbat aurkezpen eta emanaldi egin dituzte uda honetan.

Jende guztiarentzat da eta egileen aurkezpena izango du.


Gonbidapenak:kezka@dantzan.com



Antolatzailea: Kezka dantza taldea - Eibarko Klub Deportiboa.

Laguntzailea: Eibarko Udala.

 

Zer
Noiz 2021/09/23
19:00 - 20:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal