Taberna o fragua - Juan Antonio Palacios

“Día de agua, taberna o fragua”. Hori lehenengo aldiz Zamora probintziako herri txiki batean, Sitrama de Teran-en, entzun nuen atsotitza da.
Aintzina, egun euritsuetan edo desatseginetan soroan lan ezin zenean egin, jendeak sutegira joan eta bertan lurra lantzeko matxuratutako lanabesak konpontzeko edo berri bat egiteko aprobetxatzen zuen. Hortik dator atsotitza. Auzolagunak han biltzen ziren sutegiko suaren berotasunean.
Egun horiek ardo botila baten bueltan herriko tabernan solasaldi atsegina izateko ere erabiltzen  ziren. Hortik hartu dut “Taberna o fragua” izena aipatutako egun desatsegin horietan lehen esandako herri horretan egindako zuri-beltzezko argazkien erakusketa honen izenbururako.

*astelehenetik igandera  19:00-21:00

Zer
Noiz 2022/05/06 19:00
2022/05/29 21:00
Non TOPALEKU
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal