'Sukaldatzen Made in Eibar' erakusketa

Debabarreneko ostalarien TRIPONTZIAK lehiaketarekin batera, Eibarko Armagintzaren Museoak, Eibarko enpresa ezberdinek sortutako etxe-tresna eta produktu txikiak plazaratuko ditu. Nola hauek egunerokotasuneko bizitzaren parte izan, bai eta penintsulako hainbat lurraldetan ere.Gasezko sukaldea, tostagailuak, kafeterak, eta beste hainbat etxeko-tresna txiki eibartar. Guzti horiek geroz eta leku gehiago izango dute etxeetan, 60 hamarkada izango delarik hauen goreneko momentua. Enpresa ezberdinetako produktuak ikusteko aukera izango dugu esposaketa honetan, hala nola, Industrias Albizuri, Aitor, Jata, Solac, G. Arizaga, Industrias Alzuca, Irazola edota Boj esaterako. Produktuekin batera, enpresen historia eta izan duten ibilbide eta eboluzia ikusteko aukera ere egongo da.

Doako bisita gidatua, erakusketa iraunkorra ezagutzeko, 20 lagunentzat

Eguna: azaroak 16

Orduak(k): 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz

Izen-ematea: 943708446 - museoa@eibar.eus

Zer
Noiz 2019/11/08 19:00
2019/12/01 23:55
Non Armagintzaren Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal