Sugar Daddy and The Cereal Killers

Milanen (Italia) sortutako banda 2009an, Simone Caputoren eraginez (Sugar Daddy ezizena). Bluesaren esparruko musika proiektuetan ezagututako Francis Needham eta Roberto Boldi ditu laguntzaile baterian eta baxuan.

Banda hazi egin zen, konposizioei erritmo eta ozentasun handiagoa ematen dien haize-alor trinko eta dinamikoa erantsita. Luigi Napolitano, Roberto Dibitonto eta Cosimo Pignataro dira alor honetako musikariak, eta Alessio Pamovio pianista trebearen emanarekin biribiltzen da soinua.

Sugar Daddy & The Cereal Killersen ezaugarrietan da rhythm & blues, Jive, Boogie edo Rock & Roll bezalako estilo eta genero desberdinak hartzen dituen hots propio baten jabe izatea, bai konposizio berrietan zein  blues, soul eta swing-aren klasikoen aldaeretan. Muddy Waters, Little Richard, Ray Charles edo Luis Primaren mailako artistak dauzkate berekin zuzenko guztietan.

Suggar Daddy karismaduna buru dutela, eta bere estilo eta bere indar nabarmenei esker, banda honek lortu du leku bat hatzea Europako bluesaren jokalekuan. Egiten duten musikak berpiztu egiten digu, zuzeneko dinamiko eta elektrikoen bitartez, 40 eta 50eko urtealdietako kultura  afroamerikarraren aberatsa.

Kontzertuetan swinga eta boogie-woogiea bater uzten ez duen rhythm & bluesaren lokomotora bat dugu Sugar Daddy &The Cereal Killers. Berrogeiko hamarraldiko EEBBetara jauzi egitearen antzekoa da zazpi italiarrok bizian ikusi eta entzutea: dotorezia oholtza gainean eta izerdi tantak dantza plazan. Goi mailako Big Band klasiko bat!

Sarrera:  10 €  - 7 € COLISEOAREN LAGUNA    

Zer
Noiz 2017/11/19
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal