- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/sorginak
- Sorgiñak!
- 2021-09-24T19:00:00+02:00
- 2021-10-24T20:30:00+02:00
Sorgiñak!
PORTALEA
Eibarko Udaleko Berdintasun eta Kultura Sailak antolatutako erakusketa, EmPoderarte AIMA (Emakume Artisten Nazioarteko Elkarteak) elkartearekin lankidetzan. EmPoderArte elkarte independente eta autogestionatua da, eta hainbat diziplinatako eta munduko hainbat lekutako emakume artistek osatzen dute. non guztia, antolakuntzatik hasi eta proiekturik kanpokoenetaraino edo ikusgarrienetaraino, ideologia feministatik oinarrituta, pentsatuta eta mugituta baitago. Erakusketa hau bere lan artistikoaren eta aktibismoaren beste adibide bat da.
Sorginkeria leporatu zaien emakumeen aurka XV. eta XVIII. mendeetan egindako ankerkeriei buruzko gogoeta egiten du erakusketak, eta arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen diziplinetan aukera zabala erabiltzen duten 59 emakume artisten lana biltzen du, milaka emakumeren jazarpena, tortura eta heriotza salatzeko eta haien obren bidez gogoeta egiteko.
-Inaugurazioa / Performance
SORGIN KONTUAK Nerea Ariznabarreta
irailak 24, 19:00
-Bisita gidatua artistekin eta komisariekin urriak 4, 7 19:00 izenematea: berdintasuna@eibar.eus 943708440 andretxea@eibar.eus 943543938
-Saio musikala
LAINO GUZTIEN GAINETIK Maite Arroitajauregi - Mursego
urriak 24, 19:00
Komisariak Estefanía Ocampos, Esther Galarza, Sara Beiztegi