Somewhere, maybe here - Nonbait, agian hemen

Performance bat da: zuzeneko piano musikarekin lagunduriko filme motz mutua eta bi clownek umore kutsuan aurkeztua. Filmak, Berlin hirira iristen den eroritako aingeru bat jarraitzen du, Europako hiriburu basatitzat ezagutua eta baita hainbat jende eta kultura batzen dituena. Aingerua ezin daiteke itzuli bere jatorrira eta benetan bertan egoten ahalegintzen da, inguruko paisaia eta pertsonekin konektatzen. 

Filma Nerea Ariznabarretak jotzen duen zuzeneko pianoarekin proiektatzen da. Musika erabakita izan arren inprobisaziorako tartea uzten da publikoaren arabera. Pieza bi clownek aurkezten dute, pianistak eta bere laguntzaileak. Publikoa berotzen dute interakzio samurren bidez eta haien artean jartzen dituzte kontaktuan, baita antzezleekin ere. Nahiz eta filma ikustera etorri diren, bi clownek bertaratutakoei gogorarazten diete egoera horrek ere zuzeneko elkartze bat bizitzeko aukera ematen duela. Piezaren errepresentazioa ezin da inoiz berdina izan publiko horri momentu horretan erantzunez egingo baita.

Nonbait Agian Hemen talde internazional baten kolaborazioa da.

Pianojolea / Antzezlea: Nerea Ariznabarreta (Euskal Herria)
Argazkilaria: Alix Lucas (Frantzia)
Kamera: Hugo Reis (Brasil)
Jantziak: Angharad Matthews (Gales)

2018   60 min.  Performancea

* Euririk egotekotan ikuskizuna Coliseo antzokian izango da.

Zer
Noiz 2019/07/01
22:30 - 23:55
Non San Andres elizaren klaustroa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal