- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/solitudes
- Solitudes
- 2019-03-14T20:30:00+01:00
- 2019-03-14T21:50:00+01:00
Solitudes
COLISEO ANTZOKIA
André y Dorine muntaiarekin lortutako arrakastaren ondoren, Kulunka gipuzkoar konpainiak Solitudes aurkezten du. Emozioak eragiteaz gain, ikuskizunak ondorengo gaiari buruz hausnartzera eramaten gaitu: bakardadea, inkomunikazioa eta aurreiritziak suposatzen duten oztopo gaindiezina zoriontasunaren bidean. Egitasmo honekin taldeak bi sari jaso zituen 2018ko Max Sarietan: Ikuskizun hoberena eta musika hoberena.
Hitzik gabeko mozorro antzezlan honek istorio xumea kontatzen du: agure alarguna bere seme eta ilobarekin bizi da, gazteak ez dira ohartzen aitonaren behar oinarrizkoenaz: lagunartea. Zoriontsu izango litzake karta jokoan, baina ez du norekin, horregatik kalean norbait bilatu behar du…, eta prostituta hasiberria ezagutzen du…
“Kulunkako neska-mutilek ikuslea mutur emozional batetik bestera eramaten dute: barre algaratik estutasunera. Urteak dira ez nuela tamaina honetako astindurik sentitzen” (El Pais).
KULUNKA TEATRO
DRAMAGINTZA: Garbiñe Insausti, José Dault, Iñaki Rikarte, Rolando San Martín, Edu Cárcamo
ANTZEZLEAK: Garbiñe Insausti, José Dault, Edu Cárcamo
MUSIKA: Luis Miguel Cobo
ESZENATOKIA ETA JANTZIAK: Ikerne Giménez
ARGIZTAPENA: Carlos Samaniego “Sama”
ZUZENDARIAREN LAGUNTZAILEA: Roland San Martín
ZUZENDARITZA: Iñaki Rikarte
Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA
-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.
-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.