Sherezade eta tipularen azalak

Vaivén Producciones (Gipuzkoa)

Vaiven konpainiak hogei urte betetzen ditu! Bere ibilbide luzean sormen forma propioa landu du eta horrez gain beti erakutsi du konpromiso sendoa bizi den gizartearekiko. Ondorioz, bere ikuskizunek publikoaren eta kritikaren aitorpena jaso izan dute ondo egindako lanarengatik. Gogoratu nahi ditugu kalitate handiko hainbat muntaia: ¡Nasdrovia Chejov!, La Coraje, Lotsa gabe, Antígona, Las inalámbricas, eta abar.


Oraingo honetan, Vaiven konpainiaren nortasuna batu egiten da Chapitô konpainiaren lan egiteko moduarekin. Talde portugaldarra laguntzaile lanetan aritu izan da Mila eta bat gauetako Sherezade pertsonaian oinarritutako antzezlan honetan. Gizonak agintzen duten munduan, preso dagoen emakume honek, istorioak kontatzen ditu etenik gabe bizirik iraun ahal izateko. Esan dezakegu pertsonaia guztiak modu batean edo bestean Sherezade direla: tradizioagatik, topikoengatik, gizarte konbentzioengatik, aurreiritziengatik, edo portaera ereduengatik harrapatuak, denak kontatzen dute bere erara eta norberaren tresneriarekin bere gain daramaten iragana..., bere patua.

Zer
Noiz 2018/03/21
20:30 - 21:35
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal