Ser o no ser

Varsovia, 1939ko abuztua. Tura senar-emazteen antzerki-konpainia antzoki batera joango da Gestapo! izeneko lana entseatzera. Hitlerren eta  nazismoaren mundu mailako mehatxua satirizatzen duen antzezlana da. Aldi berean, Hamlet antzezten dute, eta «izan edo ez izan» bertsoa ezkontzaz kanpoko affaire baten gakoa izango da. Baina haien arazoak ugarituz joango dira, alde guztietan: Poloniako agintariek Gestapo! lana estreinatzea debekatuko dute, Hitlerren errepresaliak saihesteko. Hala ere, horrek ez du galaraziko Alemaniak Polonia inbaditzea.

Bonbardaketen ondorioz, ekintza-zentro bilakatutako antzokia erdi eraitsita geratuko da. Bertan, aktoreek antzerki-, jantzi- eta ordezkapen-trama bikoitza asmatubeharko dute Erresistentzia suntsituko lukeen dokumentuaren entrega galarazteko eta Poloniatik Ingalaterrara (Shakespeareren lurraldera) ihes egiteko. Horretarako, nazien rola jokatu beharko dute, interpretazio-erakustaldia eginez. Gorabehera horien erdian, RAFeko hegazkinlari gazte batek senar-emazteen arteko harremanean sortu duen nahasmena konpondu beharko dute Turatarrek, bikote-bizitza  vaudeville bat bilakatu baita: tori antzerki gehiago. To be or not to be (Izan edo ez izan) XX. mendeko komedia handienetako bat da. Jatorrian, Ernst Lubitsch maisuak zuzendu eta United Artists konpainiak 1942an estreinatutako filma izan zen. Bigarren Mundu Gerraren garaia zen, nazismoaren goren aldia. Horrek argumentuaren eta asmoen balioa  azpimarratzen du: gezurra eta izugarrikeriari —kasu honetan nazismoari— aurre egiteko antzerkiak dituen indarra eta erresistentzia erakustea, eta komediarik onenaren botere deuseztatzailea erabiltzea horretarako. Ser o no ser lanak antzerkiaz eta komikoez dihardu, erritmo bizkorrekoa da eta ezuste ugariz beteta dago.

OKAPI PRODUCCIONES - Madrid

Antzezleak
:Juan Echanove, Lucía Quinta, Ángel Burgos, Gabriel Garbusi, David Pinilla, Eugenio Villota, Nicolás Illora.
Zuzendaritza: Juan Echanove.

KOMEDIA / 100 min.

Sarrera: 15 € / 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era              eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2023/03/30
19:00 - 20:45
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal