Eibarko Udala
2022/03/21 19:00-20:30
Euskaraz   KORRIKA KULTURALA   XLV. ANTZERKI JARDUNALDIAK   Antzerkia

Semea pixka bat motelago dabil soilik

COLISEO ANTZOKIA

TANTTAKA TEATROA - Gipuzkoa

Tanttaka antzerki-konpainiak 1983an ekin zion bere jarduera profesionalari. Bere ekoizpenen artean, nahita egin zuen jauzi drama naturistatik opera bufora, fartsa, dantza, musikal garaikide edo egokitzapen lirikotik igarota. Eta, hain zuzen ere, estiloaren itxurazko zehaztugabetasun horretan islatzen da ekoizpen eszenikoa ulertzeko duen modua: konpainiaren talde artistikoa ikuskizun bakoitzera egokitzea, inoiz ez alderantziz. Oraingo honetan, “Semea pixka bat motelago dabil soilik” aurkezten digute, Ivor Martinić antzerkigile kroaziarraren testu saritua, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean. Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Familiaren etxea askotariko espazioa da, eta, bertan, hainbat egoera ikusiko ditugu: batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta beste asko sailkaezinak.

• ANTZEZLEAK: Miren Arrieta, Ane Gabarain / Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi “Jabato” Lopez, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia.

ZUZENDARITZA: Fernando Bernués.

• ITZULPENA: Aizpea Goenaga, Nikolina Židek-en itzulpenean oinarrituta.

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.