Rey desnudo & chico muerto

Rey Desnudo & Chico Muerto 58 segundotan gertatzen den istorioa da. Bilboko Doña Casilda parkean, 2016ko ekaineko gau batean, ordu txikitan bi lagun: Jon Zabalbide eta Christian Odriozola. Bat egiten duten bi begirada.

Bideo biral bat. 58 segundo horiek, denbora legez, zabaldu eta uzkurtu egingo dira. 58 segundo horiek bi mila urte atzera egin eta Antzinako Erromaraino bidaiatuko dute, enperadore nerabe baten garaira; 58 segundo horiek Prusia eta Federiko II.aren garaira eramango gaituzte, bigarrena eta erregea izan baino lehenagoko sasoi hartara; 58 segundo horiek orain dela hogeita hamar urteko Japoniara begira jarriko dira, 1986kora; 58 segundo baino ez, baina mila milioi lagun anonimoren esperientziak gorde eta hildako erregeek eta neska-mutiko biluziek  partekatzen duten espazio eta denbora jasoko dituzte. Gau bero batean, erdi-hutsik dagoen parke batean, hainbat erabaki batuko dira Big Bang batean, oraindik deskubritu gabe dagoen etorkizuna erakutsiz.

P6 GAZTE KONPAINIA -  Bizkaia
Antzezleak: Arnatz Puertas, Itxaso Gil, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Josh Ortiz de Zárate.
Zuzendaritza: Iñigo Cobo.

TRAGIKOMEDIA / 100 min.

Sarrera: 5 €

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Zer
Noiz 2023/03/21
19:00 - 20:45
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal