"Retrato enigmático" liburuaren aurkezpena

 

Autorea: María Luisa Blasco del Amo

Nire pintura eta literatura “Lirikoak” dira, poesía eta harmoniaz josita. Nire ibilbide artistikoa Eibarko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen. Bazkidea naizen Eibarko Artisten Elkarteak lagatako lokal batean hasi nintzen pintatzen, nire musak lagun nituela, musika onez inguratuta eta hobetzeko
gogoarekin.

Ondoren, erakusketa indibidual eta kolektiboak etorri ziren Eibarren, Deban, Azpeitian eta Elgoibarren eta baita aire zabaleko pintura lehiaketak Soraluzen ere. Han epaimahaiko kide ere banaiz eta bertan bizi naiz. Literatura poesiarekin sortu zen, nire obra plastikoa laguntzen duena erakusketetan. Geroago prosa aldakorra etorri zen.

La Dama de Anboto margotzen ari zela sartu zen Koldobike jeinuen munduan, eta erraldoien arteko eleberri bat idatzi zuen. Euskal Herrian eta Nafarroan gertatzen da, orain dela asko, gizakiaz gaineko izaki batzuen artean: Mari justiziatzailea, Aker deabruzkoa eta bere jarraitzaileak. Orduko kultura arkaikoa eta paganoa zen kristautasuna indarrez sartu zen arte, bertako gurtuak eta jainkoak estaliz.

Eta amodiozko istorio bat sortzen da Zabalaundin (Urkiolan) Manuel (gizakia) artzainaren eta Isabela (gizakiaz gaineko izakia) laminaren artean. Istorio horretan bizitzaren sentimendu altuenak eta gidariak
baieztatzen du ez dagoela mugarik amodioarentzako. “Amodioa arima eta magia delako”. Baina bikoteak sufritzen duen zoritxarra dela eta, indar teluriko bi horien artean liskarra suertatuko da Zugarramurdiko kobazuloan.

Mateo Guilabertek aurkeztuko du idazlea.

 

Zer
Noiz 2017/05/16
19:30 - 20:30
Non Portaleko Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal