Eibarko Udala
2023/12/16 19:00-20:30
Musika   Kontzertua   gitarra

Reencuentros - Andrea González Caballero

COLISEO ANTZOKIA

Andrea González Caballero Eibarrera itzuli da bere azken grabazioa aurkezteko. R. Sainz de la Maza, Isaac Albéniz, Francisco Tárrega, Manuel López-Quiroga eta Manuel de Fallaren lanak ditu.

Opera World aldizkariak “Gitarraren emakumezkoen ahotsa” izendatu du, eta Andrea González Caballerok interpretaziorako duen izaera eta sentsibilitatea nabarmendu ditu. 2016. urtean, Lehen Saria jaso zuen Alhambra Nazioarteko XIII. Gitarra Lehiaketan, eta hori lortzen duen interpreterik gazteena izan zen. Nazioarteko sari ugarien artean, nabarmentzekoak dira F. Sor Nazioarteko XL Lehiaketako lehen saria (Erroma) edo talentu gazteentzako David Russell Ohorezko Saria.

Bakarlari gisa gero eta karrera handiagoa duenez, “BBC Music Magazine” aldizkariak nazioarteko gitarra-jotzaile gazte onenetakotzat hartzen du.

Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+programa