Recordando a Rosa - Conversaciones

Iazko apirilean hil zen Rosa Martínez-Alcocer, azken hamarkadetako aktore eibartar garrantzitsuenetako bat. Berrogeita hamalau urterekin eta gaixotasun luze baten ondoren, utzi egiten gintuen. Oso gazterik ekin zion aktore karrerari institutuko eta unibertsitate laboraleko agertokietan. Ermua – Eibar Antzerki Tailerrean trebatu zen. Geroa Konpainiako kide izan zen, eta bertan Alfredo Amestoyren “Elvira andrea, imajina ezazu Euskadi” ikuskizunaren protagonista izan zen. Hainbat konpainiatan jarraitu zuen lanean. Bere azken lana Jardunaldietan ikusi ahal izan genuen, Paco Obregonek zuzendu zuen Frida Kahlori buruzko bakarrizketan. Aktore jardun zuen, ekoizle hezitzaile, konpainiak sortu zituen, zuzendari aritu
zen.

Lankide eta lagunek elkarrizketa bat izango dute gogorarazteko: Izaskun Asua, Paco Obregón, Sardo Irisarri, Alfonso Torregrosa,
Ignacio Amestoy, Mariano Estudillo....

Gonbidapenarekin. *Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/29
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal