Nino Bravo gogoan

 

Serafín Zubiri & Eibarko Cielito Musika Banda

10

 

Eibarko Musika Bandak “Nino Bravo gogoan” kontzertua eskaintzen du, bandako zuzendaria den Carlos Sanchez Barba gidaritzapean eta Serafin Zubiri abeslariaren kolaborazioarekin. Ikuskizun paregabea izango da eta Serafin Zubiri, Felipe Garpe eta Laia Benachesen ahotsekin batera, gure musikariek Nino Bravo omenduko dute bere betiko kantuen eta bizitza pertsonal zein profesionalaren nondik norakoak jasotzen dituen proiekzio baten bitartez. Konponketak egiteko ardura Iñaki Urkizuk izan du.

Denon oroimenean dirauten ereserkiak egongo dira entzungai taula gainean; horietako asko abeslari valentziarrarentzat Augusto Algueró edo Juan Carlos Calderón bezalako konposatzailerik onenetakoek egindakoak, besteak beste `America´, `Un beso y una flor´ edo `Noelia´. Emanaldiari `Como todos´ kantarekin emango zaio hasiera eta `Libre´ ahaztezinarekin amaituko da.

 

Zer
Noiz 2015/11/20
22:00 - 23:55
Non ASTELENA Frontoia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal