Raval-eko jendea

 

SASHA ASENSIO


Sasha Asensio orain dela 15 urte joan zen bizitzera Raval auzora, lantokian bertan egoteko. “Egunero irtetzen dut argazki berriak aurkitu eta harremanak sendotzera. Argazki gehienak kalean egiten ditut argi naturala
eta lente finkoekin. Erretratuan edertasuna, harrotasuna eta egoa ateratzea funtsezkoa da”. Gaztelerazko arrabal-etik eratortzen den raval hitza (herri batekoa izanda  ere, bertatik urrundua) `arrabá´ arabe-hispaniar hitzetik
dator, eta azken hori `raba´ arabe klasikotik; guzti horrek auzoaren sorrerarekin du harremana, bertan bizi zen gehiengoa moriskoa zelako. “Egiten dudan argazkilaritza lagun kutunekin izandako harremana eta ezagutza adierazten du, ezkutuko errealitate hori modu zuzenean,
ohiko berniz gabe, erakustea interesgarria iruditu zaidalako.
Raval toki ohiz kanpokoa eta multikulturala da, euren artean oso ezberdinak direnen topaleku. Babesa eta onarpena bilatzen duten lagunak, zu eta ni moduko pertsonak”.

 

asteartea - igandea   18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2021/05/07 18:30
2021/05/30 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal