"Ramper, vida y muerte de un payaso!"

Cancamisa Teatro - Bizkaia

Antzezlea: Juan Paños

Zuzendaritza: Imanol Ituño

Drama

Gaztelaniaz

Gonbidapenarekin  (edukiera:  200 pertsona)

Iraupena: 70 min.

www.cancamisateatro.com

 

Bakarrizketa bat da, ahaztua genuen umorearen maisu baten historia hurbilduko diguna.

Rámper 20ko eta 30eko hamarkadetako pailazo ezagunena izan zen. Bere aurpegia zuen marrazki bizidun bat zeukan, bere ahotsarekin grabatutako diskoak, film bat eta bere izena zeramaten anis botilak. 

Baina Gerra Zibila etorri zen, eta lanean jarraitu zuen arren, gauzak ez ziren lehen bezalakoak izan.

Bakarrizketa horretan, Rámper eta Ramón, bere alter egoa, gaur egungo garaian elkartuko dira, antzoki batetik bestera ibiliko dira, euren historia entzun gura duen norbaiten bila. Eta ez da erraza izango, hil zirenetik 50 urte baino gehiago igaro direlako.

                                                                                                                                                                                Cancamisa Teatro proiektu hori gauzatzeko sortu zen. Geldik egoten ez dakiten bi buruk, Imanol Ituiñok eta Juan Pañosek, euren indarrak batu dituzte, ahaztuta dagoen umorearen genio horren historia eszenatokietan kontatzeko.    

Testuak, Tartean Teatrok eta Café Bar Bilbaok antolatutako antzerkiko testuen lehiaketa irabazi zuen 2015ean.

 

                                                                         

Zer
Noiz 2020/07/07
22:00 - 23:15
Non Eibarko Bizikleta Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal