¿Quo vadis, Europa?

¿QUO VADIS, EUROPA?

LEIRE KAREAGA

“Gerrak bere atzaparrak lurrean eta bertako biztanleengan iltzatzen ditu. Zauriak hainbat belaunaldiren ondoren baizik ez dira osatzen. Hala ere, bizitza berriro loratzen da, hondakinen eta errautsen artean”  BOSNIARA NAHI - Juan Kruz Igerabide, 2005

Iragana, oraina, askatu beharreko korapiloak,…

2000. urtean egin nuen nire lehenengo bakarkako erakusketa izenburu honekin. Marrazkien, grabatuen eta pinturen ardatzean daude edozein gatazkak –izan gerra zibila, garai hartan Jugoslavia, gaur egun Ukraina, Gaza…— eragiten dituen izua, bakardadea eta hutsunea. Orain izenburu bereko beste erakusketa bat egiteko beharra sentitzen dut. Bertan, 90eko hamarkadaren amaierako zirriborro, grabatu eta pinturekin batera, sorkuntza berriagoko lanak aurkezten ditut.

Nire lanak, bai grafikoa bai plastikoa, beti figuratibo-narratiboa, eta nolabaiteko karga kritikoa duena, jolas egiten du elkarreragiten duten pertsonaiak, objektuak eta testuak dituzten konposizio teatralizatu samarrekin, batzuetan kaotikoak. Pintura narratiboaren eta ilustrazioaren eragina presente dago nire bizitzan, eta obra koloretsua, itxuraz alaia, subjektiboa eta oinarrian kritikoa osatzen dute, umorea erabiltzen duena ezbeharren aurrean defendatzeko mekanismo gisa.

*asteartea - igandea: 18:30 - 20:30

Bisita gidatuak larunbatetan, 10:30ean.

 

Zer
Noiz 2024/02/23 18:30
2024/03/24 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal