- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/quenonosfrunjanlafiesta-ii
- #quenonosfrunjanlafiesta II
- 2018-11-23T20:30:00+01:00
- 2018-11-23T22:00:00+01:00
#quenonosfrunjanlafiesta II
COLISEO Antzokia
David Guapo bakarrizketalari eta gidoilariak Espainiako umoristen ranking-burua da. Diziplina anitzeko komikotzat izendatua, bere ikuskizunak talentu erakustaldiak dira: acting-a, inprobisazioa
eta musika konbinatuta beti umore, ironia eta etorri onenarekin.
Davidek 10 urte baino gehiago darama zuzenean lan egiten eta bostetik gora telebista munduan. 2012an bere #QUENONOSFRUNJANLAFIESTA bakarrizketen ikuskizuna Espiniako sarituenetakoa bihurtu zen, denboraldiko ikuskizun ustekabea izateraino. Orain David Guapok bere ikuskizun berria aurkezten du, eta berarekin heltzen da Coliseora; hori bai, bere lehenengo show-aren funtsari eutsita, heldutasun eta garapen teatralagoa erakutsiz,
betiko moduan gaur egungo gaien inguruan, haurtzarotik erlijiora, eta genero eta adinetik haratago bikote eta amodio gaiak ardatz nagusitzat
hartuta.
#QUENONOSFRUNJANLAFIESTA II ikuskizunak hiru denboraldi egin ditu Espainiako aretotik aretorako biran, arrakasta handia lortuz kritika
zein jendearen erantzunaren arloan.
Sarrera: 22 € - 15 € COLISEOAREN LAGUNA