Pumori, mendiaren alaba

Baleuko, Alex Txikonen laguntzarekin.

2018     64 min.    Documentala

 Euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin.        

2001eko urriaren 17an elur-jausi izugarri batek Sakana-Pumori espedizioko partaide ziren bost gazte euskaldunen bizitza ezabatu zuen Himalaiako Pumori mendian (7.161 m). Ordutik hona, euskaldun bat bera ere ez da ausartu berriro mendi horri aurre egiten.

Hala ere, 22 eta 27 urte bitartean zituzten mendizaleen heriotza tragiko hark inork espero ez zuen maitasun istorio bat sortu zuen. Are gehiago, heriotza haiek bizitza bat salbatzeko balio izan zuten. Elur eta izotz puska erraldoien artean berreskuratutako argazki-kamera batean Sakana-Pumori espedizioan hildako kide baten azken argazkia zegoen, Beñat Arruerena, eta hiru urteko neskatila nepaldar bat agertzen zen bertan: Suku.

Argazki hari esker, Beñat Arrueren gurasoek neskatoa aurkitu zuten, eta urteetan zehar elkartasun eta maitasun harreman bat sortu dute berarekin.

Dokumentalean, Alex Txikonek 17 urtean euskaldunek ukitu ez duten mendiaren madarikazioa apurtu nahi du tontorra zapalduz. Mendian gora egin ahala, Sukuren istorio hunkigarrian eta Sakana-Pumori espedizioaren historian barneratuko gara. Helburu bera dute: heriotza garaitzea eta bizitzari omenaldia egitea.

Zer
Noiz 2019/07/03
22:30 - 23:40
Non San Andres elizaren klaustroa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal