- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/proyecto-helen-keller
- Proyecto Helen Keller
- 2024-03-11T19:00:00+01:00
- 2024-03-11T20:30:00+01:00
Proyecto Helen Keller
COLISEO ANTZOKIA
Chévere / A Coruña
PROYECTO HELEN KELLER
Memoria kolektiboa eta konpainiako esperientzia pertsonala gurutzatzen ziren tokiko istorioen bidez narratiba ofizialak zalantzan jarri zituzten pieza batzuen ondoren, Chéverek bere modus operandi propioa zalantzan jartzen du, antzerki dokumentuaren inguruko praktiken mugak eta estrategia errepikakor eta kanonikoenak gainditzen jarraitzeko.
Helen Keller emakume iparramerikarra da, hemeretzi hilabete zituenetik arauetatik kanpo dago; izan ere, gaixotasun baten eraginez gorra eta itsua da eta ezin du hitz egin. Mundu osoan ospetsu bihurtu zen, 1904an unibertsitateko titulua lortu zuen lehen pertsona gor-itsua izan baitzen. Haren bizitza oroimen kolektiboan finkatu zen gainditzearen adibide gisa, eta bere idazki gehienak aforismo motibazional soil gisa berreskuratu ziren.
Horregatik, beharrezkoa da berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko konpromisoa eta ideia heterodoxoak argitzea eta berriro eszenatokian jartzea, haren hitzak gaur egun entzunaraztea. Izan ere, Helen Kellerren eragozpen nagusia ez zen izan ikusmena eta entzumena galtzea, baizik eta ikus eta entzun dezakeenarentzat diseinatutako gizarte batekoa izatea, non bazterrekoa, ohiz kanpokoa, disidentea denak leku gutxi duen.
90 min.
ANTZERKIA DOKUMENTALA
Antzezleak: Patricia de Lorenzo, Ángela Ibáñez, Chusa Pérez
Zuzendaritza: Xron
Sarrera: 10 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.
+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen