Proyecto Fausto

DELIRIUM TEATRO -   Tenerife

Galdutako, aurkitutako eta hiru aldiz itsas zabalean desagertutako itsasontzi baten istorioa da. Lau emakumeren ahotsen bidez kontatutako istorioa. Zain dagoenaren bakardadera kondenatutako emakumeak dira, egia inoiz ez ezagutzeak dakarren larritasunera eta galeraren minera kondenatutakoak. Faustoko emakumeak dira. Sentimendu tragiko eta unibertsala da, gaur egun makina bat gizakik bizi dutena. Fausto arrantza-ontziaren kasua du inspirazio-iturri. 1968an desagertu zen ontzi hori, El Hierro eta La Palma uharteen arteko ibilbidea egiten ari zenean, hiru arrantzalerekin eta bidaiari batekin.

• ANTZEZLEAK: Irene Álvarez, Lioba Herrera, Carmen Hernández, Soraya González del Rosario.
• AKORDEOILARIA: Pablo González Pérez.
• ZUZENDARITZA: Severiano García.
• IRAUPENA: 80 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.

• SARRERA: 12€  8,50€

-Coliseo Antzokia 

-kutxabank

Zer
Noiz 2021/03/17
19:00 - 20:20
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal