Pradoko Museoa kaleetan

Pradoko Museoa kaleetan erakusketa didaktiko ibiltari bat da, Pradoko Museo Nazionalak antolatu duena Iberdrola Fundazioaren laguntzarekin.

Prado Museoak eta AECID Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak sinatutako hitzarmen baten bidez jarri zen martxan proiektu hau 2011n, Iberoamerikako zenbait hiriburutan eta Ekuatore Ginean eta Filipinetan ikusgai egon zen erakusketa jaso nahi zuten hiriburuetako zentro kulturalekin elkarlanean.

Pradoko Museoa kaleetan erakusketarekin, Pradok bere bildumak ezagutarazi nahi ditu eta publiko espainiarrak Museoa beraiena propioa den zerbait balitz bezala har dezan. Horregatik, 2018 eta 2019 urteetan, erakundearen bigarren mendeurrenaren ekitaldien barruan, Espainiako zenbait lekutara eramaten ari da erakusketa, udalekin egindako lankidetza hitzarmenen bidez.

Helburu nagusia da Prado Museoaren eta haren bilduma aberatsen gaineko informazioa ematea era didaktiko eta erakargarrian. Museoko artelan garrantzitsuenen argazki sorta bat da, eta Untzaga plazan erakutsiko da uztailaren 8tik 28ra.

56 panelen bidez, Museoaren historia eta bildumak erakusten dira, bai eta Pradon ordezkatuta dauden eskola piktoriko nagusiak —espainiarra, flandriarra, italiarra eta beste batzuk—, eta haien bildumetako 50 artelan esanguratsuenen sorta bat.

 Pradoko Museo Nazionala

Informazio gehiago

Bisita gidatuak

Zer
Noiz 2019/07/08 12:00
2019/07/28 00:00
Non UNTZAGA PLAZA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal