- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/poncia
- Poncia
- 2024-02-19T19:00:00+01:00
- 2024-02-19T20:15:00+01:00
Poncia
COLISEO ANTZOKIA
Teatro Español - Pentación Espectáculos / Madrid
PONCIA
Luis Luquerena, Federico García Lorcaren La Casa de Bernarda Albaren lanetik abiatuta.
Laino-ekaitz baten erdian, Bernarda Albaren neskame Poncia otoitz egiten ari da Adelaren heriotzagatik. Etxea isiltasunean murgildu da. Ponciak bere buruarekin hitz egiten du, bai eta Bernarda Albarekin eta haren alabekin ere. Luis Luquek idatzi du testua, Federico García Lorcaren obrako Ponciaren hitzetan oinarrituta. Pertsonaia sakon aztertuta, Ponciak esandakoak berreskuratu ditu Luquek, eta lan horretatik atera ditu hausnarketak, bakarrizketak eta mamuekiko eta itzalekiko elkarrizketak. Horrela, begirada berri bati eman dio argia, etxe horren barruan.
Jatorrizko obran, zenbait gertaeraren lekuko gara, baina hemen, Poncia honetan, ez. Hemen, Adelaren suizidioak eragindako shockaren ondoren ari da Poncia hizketan. Adela hil ondoren gertatzen da dena. Ponciari mihia askatu zaio, hitzei debekatutako leku batean. Poncia suizidioaz mintzo da, askatasunaz, kulpaz, klaseaz, hezkuntzaz eta sexuaz, gaizki tratatua eta isildua izan den ahots baten indar guztiarekin. Ponciak kontuak kitatu nahi ditu etxe horretan bizirik gelditzen direnekin.
70 min.
DRAMA
Antzezlea: Lolita Flores
Zuzendaritza: Luis Luque
Sarrera: 15 € / 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.
+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen