- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/pin-pang
- Pin Pang
- 2023-03-25T17:00:00+01:00
- 2023-03-25T18:00:00+01:00
Pin Pang
COLISEO ANTZOKIA
Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da. Gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruz hitz egiten du, bizimodu honek ekarriko digun kolapsoari buruz, gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.
Aretoan egiteko ekoiztua, testu gabeko ikuskizuna da. 5 urtetik gorako edonori zuzenduta dago. Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... ping-pongeko pilota bat bezain leundua.
Nork ez ditu nahi azken finean pilota zuriak eduki!! Jateko, berotzeko, bizitzeko…
Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu, ze hemen, guztia borobila denez, ezerk ez dauka amaierarik.
Antzezlea: Xabier Larrea.
Zuzendaritza artistikoa: Txefo Rodríguez.
KEINU-ZIRKOA/ 50 min.
Sarrera: 5 €
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.