Pelota sobre papel

 

Paper gaineko koloreztatzean datzan teknika tradizionala erabiliz egituratutako marrazki bizidunen erakusketa, pilota kirolaren eta Juan Martinez de Irujo pilotariaren inguruko laburmetrai baten parte diren marrazkiak hartzen dituena.

Marrazki hauek bizitasuna sortzeko baliatzen dira, mugimenduaren azterketa xehe eta zorrotza eginez marrazten ditu Diego Agudo Pinilla (Santander, 1975) artista espezializatuak. Bizia emango dion pertsonaia bakoitzaren esentzia antzematen ahalegintzen da, eta horren zehatz burutzen du bere lana, protagonistek beraien burua berehala ezagutzen dutela.

 

Artisau-lana da hutsean, horregatik, animazioen oinarri diren ilustrazio eta marrazkien erakusketa gisa aurkezten da, behin betiko marrazki bizidunen pantailez gain. Azken proiektuak New Yorkeko Lincoln Center delakoan eta New York bertako filmotekan egon dira ikusgai, eta joan den azaroan Londreseko Sadlers Wells Antzokian,  Sylvie Guillem dantzariaren agurraren harira aurrera eraman zen programa berezi baten baitan.

 

  • asteartekin igandera, 18:30etatik 20:30etara.
Zer
Noiz 2016/10/21 18:30
2016/11/13 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal