Eibarko Udala

2017/07/06 22:00-23:00

zirkoa   Arrate Kultur Elkartea   Dantza

Pausoz pauso

San Andres elizaren klaustroa

Garazi & Cia

Emakume gazte bat kable gainean dabil eta ibili horretan bizitzak emandako esperientziak erakusten dizkigu: identitatearen bila lagun ditu kultur tradizioa eta egungo adierazpideak; identitate hori lurraren sustraietan errotua dago, etengabeko eboluzioan.  

Zirkuak, dantzak eta kulturak bat egiten dute ikuskizunean, poesiaz, emozioz eta pasioz, Euskal Herria eta bere tradizioak beste eszenatoki batean kokatuaz.

Garazi & Cía Garazi Pascual Esnaola artistak osatu duen konpainia berria da. Garazi Parisko Fratellini Akademian Zirku Garaikidean 2015ean diplomatu, eta jaioterrira itzuli da bere artea garatzeko asmoz.