Eibarko Udala
2023/03/11 19:00-20:15
zirkoa   Antzerki Jardunaldiak

Paüra

COLISEO ANTZOKIA

Publiko guztietarako zirko eta antzerkia.
Beldurra ez da inoiz aholkulari ona izan, eta, hala ere, horrek eragiten digu sarritan. Paüra publiko guztiarentzako umorezko ikuskizuna da, zuzeneko musikarekin. Pailazoaren hizkuntzaren bidez beldurraz hitz egiteko antzerki-kontzertua da, algaraz eta poesiaz betea. Barre-karkaraz beteriko pieza musikala da, Lucas Escobedo konpainiaren dohain artistiko bertutetsuen eskutik.
Munduan pertsonak adina beldur mota dago. Ikuskizunaren helburua ez da horietako bakoitzaren abaniko bat aurkeztea, baizik eta tranpolin gisa erabiltzea hutsera salto egiteko eta hegaldi horretan umorearen hegoak zabaltzeko. Beldurra gutako bakoitzarengan dago; ez sentitzea desio dugu, baina barruan daramagu. Emozio hori ez da inoiz kontseilari ona izan eta, hala ere, sarritan horrek jartzen gaitu martxan. Umorearen bidez, artistek paürari eskua ematen diote eta abentura eszenikoko lagun gisa hartzen dute.



LUCAS ESCOBEDO KONPAINIA


Antzezleak:  Lucas Escobedo, Raquel Molano, Alfonso Rodríguez, Marta Sitjà.
Zuzendaritza:  Lucas Escobedo.

ZIRKOA / 75 min.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.