Paisaiaren nire begiradak - Oskar Baglietto

Bidaiatu eta argazkiak atera? Argazkiak atera eta bidaiatu? Urteak dira neure buruari galdetzen hasi nintzela argazkilaritzarako nire zaletasunaren jatorriaz.  Nire lehen bidaiekin hasi ote zen, instant horiek betikotzeko “beharrarekin” batera, edo Ceutan, 12 urterekin, nire lehen kamera erosi nuenean? Baliteke nire aitarengandik jasotakoa izatea: irudigile ona zen eta irudiaren munduarekiko interesa piztu zidan. Gaur egun baztertu egin dut galdera hori; gurdi honetara igota primeran gozatzen dut, eta hori bakarrik nahikoa garaipen da. Kontua da hemen nagoela, paisaiaren espezialitatean egindako nire lanaren laburpen txiki bat aurkezten Eibarren. Planifikazio-orduak, ibilaldiak, hotza, euria, zama eramatea, desorduetan afaltzea, zoro batzuek egiten dugun hori guztia presente dago argazki bakoitzean. Paisaia hor dago eta bere edertasuna berea du; nire kamerarekin hori nabarmendu, partekatu eta une horretako nire begirada erakutsi nahi dut. “Paisaiaren Nire Begiradak” zuen gustukoa izatea nahiko nuke; erakusketa bisitatzen duzuenoi eskerrak  emateko aprobetxatzen dut.

*astelehenetik igandera, 19:00 - 21:00

Zer
Noiz 2023/05/05 19:00
2023/05/28 21:00
Non TOPALEKU
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal