- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/paisaia-eta-aztarna
- Paisaia eta aztarna
- 2024-12-13T18:30:00+01:00
- 2025-01-12T20:30:00+01:00
2024/12/13
18:30
-
2025/01/12
20:30
Paisaia eta aztarna
PORTALEA
ALBERTO IBAÑEZ
Portalean aurkezten dudan erakusketaren helburu nagusia da ikuslearekin konektatzea Abrako badiaren ingurunean inspiratutako nire azken lanen bidez. Zerumugaren, lurraren, itsasoaren, atmosferaren eta paisaiaren aurrean sentitzen dudan lilurak definitzen eta markatzen du nire obra, oihal eta eskulturetan aurkeztutako lanetan aztarna ikusgarriak erakutsiz, elementu estatikoek paisaian duten esku-hartzea azpimarratuz.
Erakusketa hau duela urte pare bat egiteko pentsatuta zegoen, baina atzeratu egin zen osasun- eta egutegi-arrazoiengatik. Denbora horrek aukera eman dit nire obrak hartzen zuen norabideaz eta haren bilakaeraz hausnartzeko eta Bilboko itsasadarraren bokalean Abra deskubritutakoan hasi nuen proiektuari leial eusteko.- Alberto Ibañez
*Asteartetik igandera: 18:30 - 20:30