Opus 4

Argentinan ibilbide luzeena daukan ahots-taldea, eta mundu-mailan genero horretan garrantzitsuenetakoa da Opus Cuatro. Aurten 50. urteurrena ospatzen dihardute, eta hamarkada hauetan 7.800 saio eskaini dituzte 38 herrialde desderdinetako 500 hiri eta herritan. Amerikako herrialde ia guztietan eta Europako gehienetan egon dira, eta baita Japon edo Israel bezalako herrialdeetan ere. Euren errepertorioan amerikar kontinenteko musika herrikoia eta folklorikoa aurki daiteke, tangotik hasita beltz espiritualetara,ahots konponketa bikainekin, eta kasu askotan `a capella´.

Talde honek jaso duen sari mordoa bere produkzio diskografiko, lorpen artistiko eta ibilbide zabalaren emaitza da. Bakarka edo talde moduan, 540 abesbatza, orkestra sinfoniko eta kamara orkestrarekin eta bakarlari instrumental askorekin abestu dute, eta mundu-mailan 72 bira egin dituzte. Opus Cuatroren diskografian 23 erregistro daude. Partaideak Simón Fahey (I. tenorea), Andrés Bugallo (II. Tenorea), Hernando Irahola (baritonoa) eta Federico Galiana (baxua) dira.

Apirilaren 11an Eibarren emango duten saioan tangoak, hamaméak, valsak, sirillak, boleroak, milongak, joropoak eta chacarerak entzungo ditugu. Coliseoan emango duten kontzertuan Voces y Cuerdas eibartar taldeak ere hartuko du parte; lehenengo zatian telonero bezala arituko dira, Aitor Errastiren zuzendaritzapean. Eta amaieran argentinarrekin batera jardungo dute.

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Zer
Noiz 2018/04/11
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal