Objetos perdidos

Narruzko Zezen - Gipuzkoa

Narruzko Zezen eszenatokira itzultzen da hainbat urte lozorroan egon ondoren, batik bat Energia Berriztagarrietako Graduko ikasle eta taldeko aspaldiko zenbait kideen bultzadari esker.
Objetos Perdidos antzezlanean bizi garen kontsumo gizartearen hausnarketa egiten da. Istorioaren protagonistak uste dute zerbait galdu dutela, nahiz eta errealitatean objektu horiek oraindik beraien esku egon.
Lau pertsonaia objektu galduen bulegora joaten dira galdu duten zerbait aurkitzeko asmoarekin. Egoera horrenbeste korapilatzen da, guztiak bila joan diren objektuarekin bat egiten dutelarik. Barreak, objektu absurdoekin topo egin eta toporik ezin egin, suspensea eta ezusteko bukaera.


Egilea: Antonio Muñoz de Mesa
Antzezleak: Marawan DUBOIS,Marina VILLALANTE, Asier GONZÁLEZ, Shelby NSANG, Ricky MARTIN
Zuzendari Laguntzailea: Juan ORTEGA
Zuzendaritza: Manolo MURILLO
Iraupena: 75 min.

Publiko helduentzat

Zer
Noiz 2016/05/05
20:30 - 21:45
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal