Eibarko Udala

2019/04/11 20:30-22:00

Korala   Musika   Dantza

Northern Harmony

COLISEO ANTZOKIA

Larry Gordon-ek zuzendutako abesbatza hau 1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Georgia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Hogeita bost urteko ibilbidean Amerika eta  Europan barrena goraipamenez betetako bira arrakastatsuak egin ditu. 2019an Europan dira biran. Ingalaterran eta Frantzian bi hilabetez emanaldiak eskaini ondoren iritsiko dira Eibarrera. Bira honetan Northern Harmony osatzen duten kantari eta musikariak honakoak dira: Larry Gordon, Jeremy Carter-Gordon, Silas Hamilton, Willy Clemetson, Luke Linich, Evyatar Gershon, Mia Bertelli, Stella Green Sanderson, Anna Peel, Julia Placier, Emma Rothman, Elsa Schaffer, Heidi Wilson eta Sarina Yospin Partridge.

Eibarko kontzertuan herriko taldeek osatuko dute emanaldia. Sostoa abesbatzak, Eibarko Koro Gazteak eta Kezka dantza taldeak beren errepertorioko zenbait pieza eskainiko dituzte talde amerikarraren kontzertua borobilduz.