Eibarko Udala
2020/12/23 19:00-20:30
Euskaraz   Musika   folk-pop   Kontzertua

NØGEN - Under Alt

COLISEO ANTZOKIA

Nøgen banda Markel Idigoras-ek sortu zuen 2016. urtean, Donostian. Hirukote gisa hasi zen, Mumfords and Sons eta antzeko taldeen eraginekin pop-folka aztertuz, eta azkenean, 2017an, boskotea bezala geratu zen. 2018an lehen LPa merkaturatu dute, eta orain arte aktiboki jarraitu dute jendearen harrera onarekin. Disko berria aurkeztuko digute.

Nøgeneko bost kideen artean egiten dituzten ahots-harmonia zainduak dira haren bereizgarrietako bat, ukelele eta gitarra akustikoen erabilerarekin batera, erro anglosaxoiak eta euskaraz kantatua dituen folk-pop soinuaren oinarri gisa.

 

Jokin Guilisagasti – bateria

Olatz Cuevas – baxua

Markel Idigoras – ukelele, ahotsa

Alex Irazusta – gitarra, ahotsa

Eider Saez - ahotsa

 

* Sarrera: 10 € / 7 €   

-Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta ostiraletan (17:30 - 19:30) eta  hasi baino ordu erdi lehenago.            

-kutxabank

 

 

SAREA  Euskadiko Antzoki Sarea - MUSIKA BULEGOA