Eibarko Udala
2022/06/29 22:30-23:55
IKUSENTZUNEZKOEN ASTEA   ikus-entzunezkoa   Arrate kultur elkartea

Nire ama Roman hil da - Onder de vleugel

San Andres elizaren klaustroa

NIRE AMA ROMAN HIL DA

IRATXE JAIO & KLAAS VAN GORKUM,

HD BIDEOA, 2015    30’

Hainbat adituk hizpide izango dituzte Iruña-Veleiako aztarnategian jatorria duten inskripzioak: batzuek benetakotzat jotzen dituzte; beste batzuek, ordea, faltsuak direla defendatzen dute.

++++++++++++++++++++++++++++++++++

ONDER DE VLEUGEL

IRATXE JAIO

HD BIDEOA, 2020   11 '

Herbehereak. JB, euskarazko azpitituluekin.

Film labur hau Iratxe Jaiok eta 11 urteko haren semeak egin zuten 2020ko konfinamenduaren garaian. Zerua Berlin gainean Wim Wendersen filmean bezala, haur misteriotsu bat Rotterdam portu-hiriko teilatuetara igoko da.

Bertatik herritarren pentsamenduak aditu eta apuntatuko ditu koaderno batean. Hitzoi ahotsa emateko xedez, zuzendariak eta haren semeak dei bat egin zuten sareetan. 200 xuxurlatik gora jaso zuten 20 hizkuntza baino gehiagotan, munduak helarazi nahiko balie bezala ez zeudela bakarrik haien isolamenduan.