Nire aita ogro bat da

LA BALDUFA

Miguelek bere aitaren oroitzapena berreskuratu nahi du, guztiek “Ogro” deitzen duten bere aitaren oroitzapena. Urte askoan ez du haren berririk izan. Orain, helduaroan, aitarekin kartzelan ziega berean egondako gizon baten bisita izan du, eta aitaren gutun bat ekarri dio. Horrela, inoiz kontatu gabeko historia deskubrituko du. Ogro bakarti eta ilun bat deskubrituko du, bihotzean oraindik ere bere seme maitearentzako tokia duena. Deskubrituko du maitasun horri esker, aitak ez duela galdu gizatasuna.

“Mi pader es un ogro” ikuskizunak pertsona onen gaiztakeriaz eta gaiztoen ontasunaz hitz egiten digu; zigorraz hitz egiten digu, kulpaz, elkartasunaz, justiziaz, ongiaz eta gazikiaz. Bidaia bat da Ogroen lurraldera, itxaropenaren gorespena, nahigabe baten amaieraren historia. Ikuskizunak emozionatu egin nahi gaitu, gure azalean sentitzen ez ditugunak sentiarazi nahi dizkigu, eta gehienetan geure errealitatetik urrun samar dauden egoeren aurrean enpatia sortu nahi du geuregan.

 

 

Egilea: Jokin Oregi, La Baldufa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan.

Zuzendaria: Jokin Oregi.

Antzezleak: Carles Pijuan /Emiliano Pardo, Emiliano Pardo/Enric Blasi.

Musika: Óscar Roig.

Eszenografia eta argitazpena: Miki Arbizu.

Iraupena: 50 min.

Publikoa: 10 urte gorakoentzat.

 

 

 

Zer
Noiz 2019/05/09
15:00 - 15:50
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal