- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/nimporte-quoi
- N'importe quoi
- 2024-03-10T19:00:00+01:00
- 2024-03-10T20:10:00+01:00
N'importe quoi
HEZKUNTZA ESPARRUA
Leandre Clown / Barcelona
N’IMPORTE QUOI
Leandre Ribera
Hitzik ez. Mugarik gabe. Zentzurik gabeko intimitatea, zoramena eta barre-algarak nonahi. Kataluniako clownik sarituenetako eta nazioartean ezagunenetako baten ikuskizun berria. Leandrek 30 urte baino gehiago eman ditu munduan zehar bidaiatzen zine mutu, mimo, keinu eta absurdutik edaten duen poesiazko umorea zabaltzen. Bidaia horretan laster izan zuen Claire Ducreux bidelagun. Orain, hazi den troupe batekin batera, ikuskizun bat aurkeztuko du beste bost pailazo lagunek eta ate batek lagunduta. Ez da besterik behar mundua buruz behera jartzeko. Jar ezazu objektu sinple bat clown baten eskura eta zoramena eta barre-algarak ziurtatuta izango dituzu. Dena da posible bost pailazok txirrina jo, eta kalean zerutik behera giltzak erortzen direnean. Bost pailazo, agian, erabakiko dutenak, poesiazko eta umorezko keinu batean, atearen ertzean bizitzea.
70 min
CLOWN
Antzezleak: Andreu Sans, Cristina Solé, Laura Miralbés, Leandre Ribera, Pere Hosta
Zuzendaritza: Leandre Ribera
Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.
+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen