Ni un paso atrás
LA NOVENA
IKASTEN elkartearen LA NOVENA antzerki taldeak ikuskizun berri bat aurkezten du Dario Foren La violación antzezlana ardatz nagusitzat hartuta, taldeak sortutako beste eszena batzuekin batera.
Ni un paso atrás emakumeenganako indarkeriaren kontrako garrasi etsigarri bat da. Antzerkiaren bidez, La Novena taldeak emakume askok, emakume gehiegik, bizi dituzten egoera gordinak, umiliagarriak eta lazgarriak erakutsi nahi ditu.
Gaia guztiz serioa da, eta horregatik, agian, ikuskizuna emozioz beteta dago, nahiz eta inoiz ez duen alde batera uzten antzerkiaren dimentsioa, eta ikusleak hausnartzen eta beren ondorioak ateratzen jartzen ditu.
Antzezleak Conchi Antón, Asun Sarasua, Isa González, Ernesto Barrutia, Maribel Cascán, Araceli Bono, Isidro Caramazana
Zuzendaritza Ernesto Barrutia
Diseinu grafikoa Juan Antonio Palacios
Pianoa Juan Luis Agirre
Sarrera : 5 €
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.